GARA > Idatzia > Euskal Herria

Lan mundua euskalduntzeko gakoak eztabaidagai, Kontseiluaren konferentzian

p013_f02.jpg

GARA | BILBO

Euskarak lan munduan bizi duen egoerarekin kezkatuta, iazko ekainean aholkularitzen sektorean lan egiten duten Kontseiluko bazkideek gogoetarako deia egin zieten lan munduko eragile desberdinei.

Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak atzo Bilbon adierazi zuenez, lan munduaren euskalduntzean ari diren eragileek egoeraren diagnostikoa egin dute urte honetan. Aldi berean, sektoreko eragile garrantzitsuenekin hausnarketa prozesua garatu dute.

Bilbaoren hitzetan, lau dira landu dituzten ideiak: normalizaziorako espazioen euskalduntzeak duen garrantzia, hizkuntza politiken eta arauaren funtzioa, enpresek eta langileek hartu beharreko konpromiso eta behar dituzten bitartekoak, eta azkenik, bezeroek jokatu dezaketen papera.

Hitzordua, ekainaren 13an

Prozesu horretan pauso berriak emateko unea iritsi dela iritzita, Kontseilutik adierazi zuten «lan munduan zeresana duten lau eremu nagusiei, alegia, enpresari, langile, administrazio zein herritarrei» gaiaren inguruan hitz egiteko aukera eskaini nahi zaiela.

Horretarako, datorren ekainaren 13rako konferentzia antolatu dute, Arrasateko Garaia berrikuntza zentroan, 09.00etan.

Aipatutako lau sektoreen parte hartzeaz gain, administrazioen inguruan mintzatzeko hitzorduan izango da Joan Ramon Sole Durany. Generalitateko Hizkuntza Araubiderako buruak, bertan abian jarritako politiken berri emango du.

Hitzorduan ere prozesuari amaiera emango dion adierazpena aurkeztuko dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo