GARA > Idatzia > Kultura

Euskal hedabideak aztergai, Hala Bedi irratian

GARA | DONOSTIA

Hainbat euskal hedabidetako ordezkariek parte hartuko dute Hala Bedi irratiak gaur arratsalderako antolatu duen mahai-inguruan. Hala, «Hedabideak Euskal Herrian. 30 urte eta gero, zer?» hitzaldia egingo dute 19.30etik aurrera, Gasteizko Ignacio Aldecoa kultur etxean.

Saioaren helburua 30 urteotan euskal hedabideek izan duten bilakaera eta gaur egungo egoera ikuspuntu ezberdinetatik eta modu kritikoan aztertzea da. Horretarako, bertan parte hartzera gonbidatu dituzte Aritz Agirre Euskadi Irratiko albistegien zuzendaria, Gorka Bereziartua «Argia»-ko kazetaria, Agus Hernan Antxeta irratiko zuzendaria, Alberto Barandiaran Hekimeneko zuzendaria eta Iñaki Soto GARAko zuzendaria. Hala Bedi irratiak antolatzen duen mahai-inguruen III. edizioa da honakoa eta antolatzaileen esanetan «hausnarketa politak aterako dira».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo