Obamak bere agenda alde batera utzi behar izan du «suteak itzaltzeko»
Eskandaluek Barack Obamaren bigarren agintaldia okertu dute eta, kritikei aurre egiteko, bere erreformen agenda bigarren mailan utzi behar izan du. Errepublikanoek gogor salatu dute joan den irailean Bengazin izandako atentatuaren kudeaketa, baina azken egunotan, Associated Press (AP) agentziako kazetariei espioitza egin izanak eta Zergen Zerbitzuak talde kontserbadoreei irizpide politikoez egindako ikerketak ekaitz politikoa areagotu egin dute.
GARA | WASHINGTON
Bigarren agintaldia hasi eta lau hilabetera, Barack Obama AEBetako presidenteak hasierako lehentasunetatik urrundu behar izan du arreta, eztabaida handia sortu duten hiru gairen inguruan jasotako kritikei aurre egiteko: irailean Bengazin izandako atentatua -lau hildako utzi zuena, enbaxadorea barne-; Barne Zerga Zerbitzuak talde kontserbadoreei ustez egindako ikerketa berezia eta AP prentsa agentziaren telefono-elkarrizketen grabaketa.
AEBetako Gobernua defentsiban jarri, eta hazkunde ekonomikoa, migrazio-erreforma eta osasun-erreforma bigarren mailan utzi ditu, errepublikanoen eta hedabideen erasoen ostean.
Joan den astelehenean, irailean Bengazin gertatutako atentatuaren inguruan errepublikanoek egindako salaketak «zirku politikoa» eta «arreta desbideratzea» direla esan zuen Obamak.
Horrez gain, Barne Zerga Zerbitzuko (IRS) funtzionarioek talde kontserbadoreen gainean ikerketa bereziak egin dituztela argitaratu da. Irregulartasun horiek egiaztatuz gero, kontuak eman beharko dituztela esan zuen Obamak.
Argitaratu den txosten batek agertzen duenaren arabera, «kudeaketa ez eraginkor baten ondorioz, desegokiak diren irizpideak erabili ziren 18 hilabetez». Horrela, eskuineko taldeen zergak bereziki ikertu ziren.
Ekaitz politikoa hazi zen hirugarren eskandaluarekin, Justizia Sailak, filtrazio bat ikertzeko, Associated Presseko bulegoen eta kazetarien 20 linea telefoniko grabatu zituela jakin denean.
Eric Holder Justizia Departamentuko idazkariak grabazioak justifikatu zituen, «filtrazio oso serioa, ikusi dudan filtrazio serioenetariko bat» zelako egin zirela argudiatuta.
«Dudarik gabe, Obamaren presidentetzarako zoritxarreko egunak izan dira, nahiz eta hiru gai hauek ezberdinak izan. 2014ko hauteskundeetan afiliatuak mobilizatu beharko dira eta Bengazikoak errepublikanoei lagunduko diela uste dut», esan zuen Larry Sabato Virginiako Unibertsitateko analistak.
IRSren eta APren kasuen inguruan, «harrigarriak bezain inozoak iruditzen zaizkit eta, hortaz, Obamari kalte egin diezaiokete. Hobe dute APren artxiboei buruzko azalpen on bat izatea», gehitu zuen. «Inork ez du IRSk zerga legeak iritzi politikoak saritzeko edo zigortzeko erabiltzerik nahi», nabarmendu zuen Sabatok, ohitura «nixonianoak» direla esatera iritsiz.
Eric Holderren hitzetan, gaiok ez dute jendeak Obamaren Gobernuan duen konfiantza urratuko. Jay Carney Etxe Zuriko bozeramaileak ere Obamaren agenda -migrazio erreforma eta erdi mailako klasea indartzea barne- ez dutela kaltetuko uste du.
Aldiz, Don Stewart Senatuko errepublikanoen aholkulariaren iritziz, Obamari «sute hauek» itzali behar izateak «bultzatu nahi dituen gauza berriak sortzea» galarazten dio.
«Neurriz kanpoko eta aurrekaririk gabeko» kontrola egitea egotzi diote Gobernuari AEBetako 50 komunikabide taldek, AP prentsa agentziari egindako telefono-deien grabazioak direla-eta.
Kontserbadoreen zergen ikerketa bereziaren atzean dauden administrazioko arduradunek «kontuak eman ditzaten» nahi du Barack Obamak, jarrera «onartezin eta barkaezina delako».
El secretario de Justicia y Fiscal General de EEUU, Eric Holder, consideró ayer que el excesivo escrutinio del Servicio Interno de Impuestos (IRS) a grupos conservadores pudo haber incurrido en violaciones de derechos civiles. Al declarar ante la Cámara de Representantes, Holder planteó que las supuestas irregularidades del IRS pueden también incluir violaciones de la conocida como Ley Hatch, que prohíbe a los empleados federales participar en ciertas actividades vinculadas a partidos políticos.
El secretario de Justicia, que calificó lo ocurrido en el IRS como «indignante», aclaró que «va a tomar tiempo determinar si hubo o no delito penal». Holder anunció que la investigación penal a través del FBI para dilucidar qué ocurrió en la agencia, podría realizarse a nivel nacional. «Les puedo asegurar a ustedes y al pueblo estadounidense que vamos a tener una visión fría sobre esto. Esto no va ir acerca de los partidos, esto no va a ir sobre tendencias ideológicas. Cualquier persona que haya violado la ley tendrá que rendir cuentas», insistió. En la misma línea el presidente, Barack Obama, reconoció que «la investigación demuestra que algunos empleados no cumplieron con la tarea» de aplicar la ley de manera justa e imparcial.
Según documentos de la propia agencia publicados por «The Washington Post», el servicio de Hacienda impuso desde 2010 una análisis especialmente exigente a grupos que tenían las palabras «Tea Party» o «patriota» en su nombre, y a otros críticos con el Gobierno.
Holder también tuvo que lidiar con los congresistas sobre la polémica por los supuestos registros secretos que el Departamento de Justicia ejecutó a la agencia de noticias Associated Press (AP) en el marco de una investigación por unas filtraciones. A este respecto, Obama planteó rescatar una ley de 2009, que no llegó a ser aprobada, para proteger a los periodistas de ser obligados a identificar a sus fuentes confidenciales. GARA