GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

Berria | Jakes Goikoetxea 2013/5/17

Errealitateari uko

Eusko Legebiltzarrak eta Bizkaiko Batzar Nagusiek existitzen den errealitatea ukatu eta existitzen ez den errealitatea onartu zuten atzo. Eusko Legebiltzarraren arabera, EAEn eta Espainian ez dago preso politikorik. PPren, PSE-EEren eta UPDren botoekin onartu zuten, EAJren abstentzioak lagunduta. Urtzi Urrutikoetxea kazetariak, eztabaidaren harira, Eduardo Galeanoren aipamen ezin egokiagoa ekarri zuen atzo gogora: «Gobernuak erabaki du errealitatea ez dela existitzen».

Galeanoren aipamenak, baina, osoagoa eta luzeagoa izan beharko luke atzo onartutakoaren beste zati bat ere jasotzeko. Existitzen ez den errealitatea ere onartu baitzuten: Espainia Zuzenbide estatua dela, eta herritarren eskubideak eta askatasunak errespetatzen direla.

Ez da berria. Ezker abertzalea legez kanporatuta, errealitatea ukatu zuten erakundeetan. Eta berriro egin nahi dute, demokrata horiek berriro baitiote EH Bildu eta Amaiur legez kanporatu behar direla.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo