GARA > Idatzia > Kultura

Antxeta Irratiko Aitor Errazkin AMARCeko Kontseiluko kide izendatu dute

Aitor Errazkin, Antxeta Irratiko langilea, izango da aurrerantzean AMARC Irrati Komunitarioen Nazioarteko Elkartearen Europa mailako kontseiluko kidea. Erabakia AMARCek atzo Montpelierren amaitu zen kongresuan hartu zuten eta euskalduna Hizkuntz Minorizatuen arduradun izendatu zuten. Errazkin Administrazio Kontseiluaren parte izateko proposamena Antxeta Irratiak berak egin zuen, eta Near.fm irratiak berretsi egin zuen. Administrazio Kontseiluan sartzeko beste hautagaiak Eric Lucas (Frequence Sille), Jean Paul Gambier (Franc-Lr), Cristian Jurji (Anrlr), Judit Koros (Radio Tilos) eta Miriam Meda (ReMC) ziren. Near.fm irratiak proposatutako eta ReMC irratiak berretsitako Sally Galiana izendatu zuten AMARC Europe-ko lehendakari.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo