
omenaldia
Etchegaray ohoratuko dute Gotaine-Irabarnen
Guanes Etchegaray artista joan den ostegunean zendu zen 58 urte zituela, eta, haren irudia ohoratzeko, bere lagunek omenaldia antolatu dute biharko, astelehena, Gotaine-Irabarneko eskultura parkean, 14.30ean. Antolatzaileen hitzetan, ekimena «Guanes eran» egingo dute, musika instrumentuak eta basoa lagun dituztela.