GARA > Idatzia > Kultura

zuzenean

The Offspring, El Drogas eta Berri Txarrak abuztuan arituko dira Bilbon

Uztailean ospatzen den Bilbao BBK Live jaialdiarekin aseta geldituko ez balitz baten bat, rock musikaz gozatzeko aukera izango du abuztuaren 30 eta 31n Kobetamendin ospatuko den En Vivo jaialdian. Bertan arituko diren taldeen artean deigarriena The Offspring bada ere, Bilbotik pasatuko dira The Toy Dolls, El Drogas, Berri Txarrak, Molotov mexikarrak, Soziedad Alkoholika, Mägo de Oz, Boikot eta Kaotiko, beste askoren artean. Maiatzaren 30ean 10.00etatik aurrera eskaintza berezi bat izango da sarrerak 25 euroan erosteko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo