GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

Amagoia Iban 2013/5/23

Hitz zatarrak

berria

PPk Bateragune auziko bost presoak aske ez uzteko eskatu dio Espainiako Auzitegi Konstituzionalari. Fiskaltza erabili du horretarako. «Bake sozialaren» izenean. Argi dago zein sozietate baketu nahi duen: Espainiakoa. Horretarako, Euskal Herriari «gerra beti» mezua errepikatzea merke zaio. Euskal herritarrak aspaldi bihurtu zirelako erresumako politikaren mahai azpiak garbitzeko zatar.

Rafa Diez, Sonia Jacinto, Arnaldo Otegi, Arkaitz Rodriguez eta Miren Zabaletari kartzelan eustea eraginkortasun demokratiko ariketa gisa ulertzen dute gehienek Madrilen; presook gehiegikeria antidemokratikoen ikur bihurtuak dira hemen. Ez da kasualitatea. Ustelkeriatan eta botere lehiatan lohituta, arerio politikoak espetxeratzeak bakea ematen dio agintari klase bati. Bakerako mahaiak zapuztearen kontura. Inongo legebiltzarren oniritzirik gabe errepikatzen dute Espainian ez dagoela bake politika agerikorik. «Bake sozial» deitzen diote horri. Gerra mahaiak garbitzeko hitz zatarrak dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo