Portugaletek egingo ditu anfitrioi lanak gaur Ibilaldia ospatzeko
GARA | BILBO
«Aldapa leunduz» lelopean egingo ditu Portugaletek eta bereziki Asti Leku ikastolak anfitrioi lanak gaur Ibilaldiaren 35. edizioa ospatzeko. Bizkaiko ikastolen aldeko festa honek 80.000 eta 100.000 pertsona artean biltzea espero dute. Gainera, Euskalmetek iragarri duenez, eguraldia lagun izango dute festaz gozatzera gerturatzen direnek.
Asti Leku ikastolak aurten 50 urte bete ditu aurten. 7,5 kilometroko ibilbidean gaur bildutako dirua Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat egingo den eraikina ordaintzeko erabiliko dute.