finalak
Nazabalen eta Izetaren alde agertzen da dirua
J.L.
Bihar jokatuko dira Azpeitian, 12.00etan, Urrezko Aizkorako eta Urrezko Harri-jasotzeko finalak, eta une honetan dirua Nazabalen eta Izeta II.aren alde dago.
Horrela agertzen da behintzat dirua jokatzeko aukera ematen duten kirol makinetan. Aizkorako final nagusian Etxarriko aizkolaria faborito nabarmena da garaipena lortzeko, nahiz eta hortik atzerako postuetarako denetatik ari den jendea jokatzen.
Harri-jasotzeko finalerako ere Izeta II.a da faborito garbia. Hor jendeak zalantza gutxiago ditu, eta Izeta III.a eta Urruzuno agertzen dira bigarren eta hirugarren posturako. Aizkolarien 23 urtez azpiko finalerako ere jendeak egin du apustu, eta Ander Erasunen aldeko joera erakutsi du, orain arte.
18 urtez azpiko finala ere jokatzen da bihar, baina horretarako ez dute apusturik proposatu makina horietan, eta bihar ikusi beharko da ze jarrera dagoen.