GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

sokatira

Erandioko Goiherri A taldeak ezin dio 680ko txapelari ihes egiten utzi

J.L.

680 kilokoan hirugarren saioa jokatuko da bihar Mutrikun, Galdona auzoan, 11.30ean hasita, eta pisu honetako azkenekoa izango da. Goiherri A taldeak irabazi ditu orain arteko bi saioak, eta Erandiokoek hiru puntu kentzen dizkiete bigarren postuan dauden Gaztediko tiralariei.

Berdeak txapelik gabe geratzeko, gaur bosgarren geratu beharko lirateke, eta Gaztedik irabazi. Laugarren geratuta, eta gorriak lehenengo izanda, kitarakoa jokatu beharko lukete. Orain artekoa ikusita, ordea, ez dirudi mirarik izango denik, eta badirudi lehen bi postuak erabakita daudela.

Ez, ordea, hirugarrena, Goiherri B eta Mutriku berdinduta baitaude, eta garbi dago bihar bietan aurretik geratzen denak lortuko duela sailkapeneko hirugarren postua.

Azkeneko posturako ere gauzak nahiko garbi daude, Gaztedi B taldeak bete baitu postu hori aurreko bi saioetan eta hortik ihes egiteko gaur ikaragarrizko lana egin beharko luke, eta aurreko taldeek oso txarra, eta hori normalean ez da gertatzen.

Jokatu aurretik, ordea, pisaketak egiten dira, eta horiek 09.30etik 10.30era egingo dira, Galdonan bertan, eta han egongo dira talde guztiak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo