Kilometroak jaiak bideoklip «ezberdin eta ezohiko» baten bitartez oihukatu du «ahora»
GARA | DONOSTIA
Inauterietan aurkeztu zuen Tolosako Laskorain ikastolak, «Ahora» lelopean, aurtengo Kilometroak jairako kantua, eta dagoeneko bideoklipa ere badaukate. Antolatzaileek azpimarratu zutenez, «orain artekoetatik ezberdina, ausarta, bizia, sentimenduz betea» da bideoa, «leloak eta kantuak bezala zer esana ekarriko duena». Izan ere, adin guztietako jendea ageri da bertan eta baita ohe kontuak ere. Festa bat da, hasieran txikia, baina pixkanaka mota eta kolore guztietako jendea bilduko duena. «Horixe baita Kilometroak jaia bera ere, euskararen inguruan mota eta kolore guztietako jendea erakartzeko gai den jaia», esan zuten. Euskara «ahora» eraman eta jaian parte hartzeko deia egiten dute horrela.
Helena Larrañaga eta Pablo Dendaluze izan dira bideoaren egileak eta kantua, berriz, herriko musikariek elkarlanean sortu dute. Mikel Zelaia eta Jokin Albisuak egin dute musika, eta letra, aldiz, Juantxo Arakamak. Kilometroak urriaren 6an ospatuko da.