GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

BERRIA | Idurre Eskisabel, 2013/6/5

Munstroak

(...) Bilbon andre bat koman utzi eta gutxienez beste bat hil duen Juan Carlos Aguilar munstroari buruzko solasak entzun ditut azken orduetan etengabe eta nonahi: lanean, trenean, igogailuan... Izu eta gaitzespen adierazpenen hari luze bat, eta aieruen bidez islatutako lilura. Eta hedabide nagusiek elikatu baino ez dute egin, erasotzailearen izaera bitxia nabarmentzen eta izugarrikeria egiteko izan dituen motiboen bilaketan tematu baitira.

Nolanahi dela, erosoak zaizkigu munstroak. Izan ere, guk, jendarteak, eraso izugarri horietan dugun arduratik salbuesten gaituzte: esate baterako, Ada izeneko 29 urteko pertsona bat, emakumea, beltza, imigrantea, pobrea eta sexu langilea delako eskubide gabe laga izatetik. Geuk egin baitugu hori, adibidez, kaleak prostitutez -hori orbana!- garbi uzteagatik mundukoalkaterikonena txalotuz. Edo geurea kentzera datozen kanpotar basatiei muga gotorrak eraiki dizkieten agintari ordenakoei botoa emanez. Edo bestearen menderakuntzan oinarritutako arrakasta, garaipen eta gizontasun ereduak betierekotuz.

Bai, badute zerbait liluragarria munstroek: geu garen munstrotik salbuesten gaituztelako, ziurrenik.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo