GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

ARGIA | Pello Zubiria, 2013/6/7

`Pizti' Iturbide

(...) bera ez bezala herrian errespetatuak diren senideei ez baitie Barne Sailak askoz xehetasun gehiago luzatu. Ez non bizi zen, ez ezkondua ala gabe, ez haurrik bazuenez... Behar handirik ere ez, berrogei urteotan haren albisterik jakin baino ez jakin nahiago zutenentzako, baina Hernanin bart txapelokerrek eraman izan balute gizajoren bat eskuak loturik, honez gero haren zapataren neurria zalapartan iragarriko genuen periodistok.

Non egon da, zertan, nola, Piti Espainiako ultraeskuindarren enkarguz zazpi herritar hil eta beste zenbait zauritzeagatik hamar urtez preso egonda libratu zutenez geroztik? Madrilen jakingo dute, Gervasio Gabirondok ere bai. Biktimen memoriaren propaganda eginez bizimodua ateratzen duten askok ezikusia egin dioten itzaleko mundu horretan asko bizi dira lasai ederrean. Demokraziak derrigorrezkak ditu estolderiak, denon onerako.

Gaur Hernanin familia batek pentsatuko du anaia bat txarra atera zitzaiela, Buruntzaldeko beste zazpi familiatan berriro urratuko zaie galdutako senideak utzi zauri zaharraren orbanak, eta Andres Etxeberriaren azken  anaiak norbaiti entzungo dio baratzean ari dela: «Hi, jakin al duk bere bi lagun hilda Andres zauritu zuen tipoa mendian azaldu dela hilik?». Lurrean eserita, bastoia eskuetan, omen.

Alferrik bilatuko duzu Piti Iturbideren argazkirik Googlen. Desklasifikatuko dituzte 50 urte barru, komeni bada.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo