GARA > Idatzia > Euskal Herria

Biarritzekoari begira, bihar ordezkaritza aurkeztuko du Iheslarien Kolektiboak

GARA |

Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboak prentsaurrekoa eskainiko du bihar, asteazkena, Baionan. Bertan bere ordezkaritza berria aurkeztuko du, hala iragarri duenez.

Jakina denez, larunbatean hitzordu garrantzitsua du Iheslarien Kolektiboak Biarritzen, eta espainiar hedabide eta hainbat ordezkari politikoren ahotan dago gaia. Jakin-mina piztu du horien artean ere.

Horren seinale da atzo ``El País'' egunkariak zabaldutakoa. Esaten zuenez, ekimen horren inguruan CNIk, Estatu espainoleko informazio zerbitzu nagusiak, ekitaldiari buruzko txostena helarazi dio Mariano Rajoy buru duen gobernuari. Hauxe zen ``El País''en titularra: ``Jendaurreko ekitaldi handi batean, bere `atzerriratuen' itzulera irudikatuko du ETAk'».

Ikusmina handitu zuen argitalpen horrek. Madrilgo albiste agentziek gero zehaztu zutenez, Biarritzen iheslariek taularatuko dutena «prozesuari beraiek egindako ekarpena» izango da.

Honegatik guztiagatik haserre ageri da Arantza Quiroga, PPko EAEko ordezkari nagusi berria. Rz dagoela ETAk eragindakoez gain beste inongo atzerriratu politikorik argudiatu du.

«ETAren atentatu eta mehatxuengatik joan zirenak dira erbesteratu bakarrak -esan zuen-. Biarritzen atentatuak egiten eta hiltzen segitzeko koldarkeriaz beren burua ezkutatzera joan zirenak bilduko dira».

Presoen alde, atzo 12 lagun elkartu ziren Astigarragan, 18 Zaldibarren, 35 Altsasun, 13 Trintxerpen, 15 Euban, 19 Zaldibian, 70 Ondarroan, 20 Astrabuduan, 12 Legorretan, 23 Altzan, 44 Gernikan, 20 Bermeon, 27 Iurretan, 33 Laudion eta 16 Otxarkoagan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo