
PRENTSA
Ramon Labaieni elkarrizketa, «Jakin» aldizkariaren 196. zenbakian
«Jakin» aldizkariaren 196. zenbakiak badu atal azpimarragarri bat: «Historia bizia» sailean Ramon Labaien elkarrizketatu du Imanol Murua Uria kazetariak. 1928an Tolosan jaiotako politikariaren bizitzan eta ibilbidean sakontzen du elkarrizketak. Besteak beste, honako gai hauek jorratzen dira bertan: haurtzaroa Tolosan, Ipar Euskal Herriko egonaldia gerra zibilaren ondorioz eta Bigarren Mundu Gerrako alemanen okupazioa.