GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

Aizkora

Lehen Mailan aritzeko txartela dago jokoan

J.L.

Bihar jokatuko da Usurbilen Gipuzkoako Harri-jasotze Txapelketa, baina gaur, 19.00etan, Gipuzkoako Bigarren Mailako aizkolarien finala jokatuko da bertan.

Txapartegi, Zaldua, Telletxea, Mugertza II.a, Larrañaga eta Irazu neurtuko dira, horiek lortu baitzuten jokatu diren bi kanporaketetan gaurko finalean aritzeko txartela. Aizkolari bakoitzak lau kana-erdiko eta bi 60 ontzako erdibitu beharko ditu.

Faboritoak aipatzea ez da erraza, seietatik gehienek izango baitute txapela lortzeko aukera. Finalista guztien artetik, Mugertza II.a eta Txapartegi dira Lehen Mailan aritutakoak. Txapeldunak, datorren urtean maila nagusian jokatuko du.

Urrezko Aizkorako Txapeldunen Ligan, hirugarren jardunaldia jokatuko da bihar, 12.30ean Ondategin. Bertan, Mugertza II.a eta Rekondo neurtuko dira. Nazabalek eta Atutxak irabazi dituzte orain arteko bi saioak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo