GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

sokatira

Goiherri A faborito dela, Getxon abiatuko da 600 kiloko txapelketa

J.L.

Goiherri A taldea faborito dela, gaur abiatuko da Getxon, 17.30ean, 600 kiloko txapelketa. 640an aritutako talde berak neurtuko dira. Goiherri A, Goiherri B, Getxo, Gaztedi A, Gaztedi B eta Mutriku arituko dira nor baina nor.

Aurreko mailetan bezalaxe, hemen ere hiru jardunaldiko liga jokatuko da, eta horren ostean punturik gehien lortzen dituen taldeak eramango du txapela. 680 eta 640koan Goiherri A taldeak irabazi du.

Giza-proba

Gipuzkoako Txapelketako bigarren kanporaketako joaneko saioa jokatuko da gaur Orioko plazan, 18.00etan.

Berrobi, Orio, Mendaro eta Deba lehiatuko dira gaur arratsaldean. Itzulerako saioa, berriz, Mendaron jokatuko da uztailaren 13an. Bi saioen ostean, bi onenek lortuko dute abuztuaren 4an Aian jokatuko den finalean aritzeko txartela.

Talde bakoitzak zortzi lagunez osatuta joan beharko du, eta denera 660 kilotik ezin dute pasatu, bestela kilo bakoitzeko bi kiloko zama eraman beharko baitute. Talde bakoitzak 20 minutu izango ditu lanerako. B multzoko kanporaketa jokatu da, eta Urretxu eta Aiztondo finalerako sailkatu dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo