GARA > Idatzia > Kirolak> Txirrindularitza

Hasi eta bukatu...

Markel IRIZAR | RadioShack taldeko txirrindularia

Dagoeneko astebete daramagu lasterketan, zortzi etapa eta kilometro mordoxka hanketan, baina esan liteke benetako Tourra gaur [atzo] hasten zela. Orain artean, karta guztiak berantz begira egon dira, eta gaur [atzo] karta horiek erakusteko eguna iritsi da. Enbidotxoak botatzen ibili gara aste guztian, talde bakoitza bere liderra lasterketako indartsuena zela sinestarazi nahirik, baina gaur [atzo] Sky taldeko mutilek tontokeriak alde batera utzi eta hordagoa jo dute. Handira gainera. Denok genekien gaur [atzo] taldeburu askok huts egingo zutela, eta gureek kale ez egitea zen helburua. Baina gureak ez dira espero bezain ondo egon, eta Sky taldeko black men apartek hegan egin dute.

Tourra gaur [atzo] hasi da, eta batzuek esaten dute jada irabazlea baduela. Baina espero dut, lasterketaren eta gure taldearen onerako, oraindik ere finikitatuta ez egotea. Gaur [atzo] hasi dela diotenekin ados nagoen arren, ez dut sinetsi nahi Tour hau jada bukatuta dagoenik. Beraz, ahalegin betean bihar [gaur] ere indar guztiekin saiatuko gara. Familiaren bisitaren goxotasunarekin uzten zaituztet!

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo