Indar jihadistek dozenaka ikasle kiskali dituzte Nigeriako iparraldean
Nigeriako ipar-ekialdean dagoen Potiskum hirian gertatu da sarraskia. Jihadistek dozenaka ikasle hil dituzte, eskola baten aurka egindako erasoan. Ikasleak eta irakasleak barruan zirela, eraikin bati su eman zioten erasotzaileek. Ihes egiten saiatu ziren pertsonei tiro egin zieten. France Presse berri agentziari medikuek emandako informazioaren arabera, 42 pertsona hil ziren erasoan. Tragedia ostiralean gertatu zen, baina atzo zabaldu zen berria.
GARA | LAGOS
«Mendebaldeko hezkuntza bekatu da» esan nahi du Boko Haram esaldiak, ustez ostiraleko erasoa egin zuen talde jihadista nigeriarraren izenak. Talde horri leporatzen diote begiraleek ostiraleko erasoa.
Erasotutako eskolak bigarren hezkuntza eskaintzen du ipar-ekialdeko Yobe estatuan. Instalazioak Mamudo herrian daude, Potiskum Yobeko hiriburutik bost kilometrora.
«Institutua inbaditu ondoren, pistoladunek gutxienez berrogei lagun erail zituzten», adierazi zion Efe agentziari Abdullahi izeneko ikasleak, erasotik bizirik ateratzea lortu zutenetako batek. Biktima gehienak bezalaxe, bera ere erasotutako eskolan bizi zen, bertan ikasteaz gain. Abizenik ez zien eman kazetariei, hori arriskutsuegia baita Nigeriako ipar-ekialdean.
«Jende guztia batetik bestera korrika hasi zen lehenengo tiroak entzutean. Erasotzaileek tiro egiten jarraitu zuten eta nik ikasle ugari ikusi nituen lurrera erortzen, zauritu eta gero», erantsi zuen ikasleak.
Nigeriako Poliziak ez du oraindik bere bertsio ofiziala eskaini, baina bertakoek ez dute zalantza handirik: Boko Haram talde armatuko jihadisten erasoa izan da.
Boko Haram eta Ansaru talde islamistak debekatu egin zituen Nigeriako Gobernuak ekainaren hasieran. Goodluck Jonathan presidenteak bi taldeak legez kanpokotzat jo eta haien ekintzak terroristatzat izendatzeko agindua eman zuen, eta hori gauzatzeko legedia egokitzeko konpromisoa hartu zuen. Jakinaren gainean talde horietako bati babesa ematen dieten herritarrek «gutxienez hogei urteko espetxe zigorra» jasoko dute.
Larrialdi egoera
Paper bat sinatzea baina zailagoa da, ordea, talde jihadistak ezabatzea. Nigeriako Armadak maiatzean Boko Haram taldearen aurka abiarazi zuen erasoaldia hasi zenetik, ostiralekoa da eskola baten aurkako jihadisten erasorik larriena. Eta izugarriena. Beste bi ikastetxe egon dira erasotzaileen jomugan azken asteotan, nahiz eta presidenteak larrialdi egoera ezarri zuen Yoben eta ondoko beste bi estatuetan.
Erasoak jasan dituzten beste bi eskolak Maidugurin (bederatzi ikasle hil zituzten Borno estatuko hiriburuan) eta Damaturun (zazpi hildako) daude. Ostiraleko erasoan gertatu moduan, biktima gehienak kristauak ziren.
Yobe, Borno eta Adamawa dira larrialdi egoeran dauden Nigeriako hiru estatuak. Jonathan presidenteak hartutako erabakien eraginez, Yobe estatuan ez dago telefono mugikorren bitartez hitz egiterik eta berri agentziek posta elektronikoz eskatu behar izan dute ostiraleko atentatuaren inguruko informazioa.
Ipar-ekialdeko estatu horietan teorian Armada jaun eta jabe bada ere, talde jihadistak ez daude ahulduta eta gero eta eraso larriagoak egiteko gai direla erakutsi dute.
Udaberriko borroken ostean, AEBek jihadistei erantzun irmoa emateko eskatu zioten Goodluck Jonathan Nigeriako presidenteari. Washingtonek ez du ezegonkortasunik nahi petrolio esportatzaile garrantzitsua den herrialdean.
Desde 2009, cuando la Policía acabó con el líder de Boko Haram, Mohamed Yusuf, sus seguidores mantienen una campaña de ataques que ha causado más de 3.000 muertos, según cifras del Ejército nigeriano. Con unos 170 millones de habitantes integrados en más de 200 grupos étnicos, Nigeria, el país más poblado de Africa, sufre múltiples tensiones por sus profundas diferencias políticas, socioeconómicas, religiosas y territoriales
Boko Haram fue fundado en 2002, en la localidad de Maiduguri, en el Estado de Borno, por Ustaz Mohammed Yusuf, militante y líder del mismo hasta julio de 2009. En 2004 la sede fue trasladada a Kanamma, en el Estado de Yobe, donde se constituyó una central operativa denominada «Afghanistan», la cual sirvió para atacar y realizar atentados contra las fuerzas policiales nigerianas.
La fórmula del estado de emergencia también ha fracasado en el pasado reciente. A finales de diciembre de 2011, el Gobierno nigeriano declaró el estado de emergencia en cuatro estados del norte y centro del país (Borno, Yobe, Plateau y Níger), tras una serie de atentados atribuidos a la organización. A pesar de ello, los atentados se prolongarían a lo largo de todo el mes de enero de 2012, extendiéndose al Estado de Kano, donde se promulgó el toque de queda. GARA