GARA > Idatzia > Kultura

UDATE | CITY PASS

Plangintza eszenikoko ikastaroa

Arte Eszenikoen Teknikarien Elkarte Profesionalak (ATAE) matrikulazio epea zabaldu du, Corel Draw programa erabiliz bi dimentsioko plangintza eszenikoko ikastaro teknikoa burutzeko. Ikastaroa uztailaren 15etik 18ra egingo da Basauriko Sozial antzokian. Izena emateko epea datorren astelehenean amaituko da. Matrikularen prezioa 100 eurokoa da -85 eurokoa Bilbao Eszenako erabiltzaileentzat eta ATECat elkarteko bazkideentzat, eta, 75 eurokoa, ATAEko bazkideentzat-. Bilbao Eszenarekin eta Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren menpeko Bilboko Baliabide Eszenikoen Zentroarekin elkarlanean antolatutako ikastaroa hogei ordukoa izango da, eta John Luhman Etxebarria irakasleak emango du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo