GARA > Idatzia > Euskal Herria

35/02 sumarioa «zentzugabetzat» jo dute zenbait pertsona ezagunek

Euskal Herriko arlo juridiko, akademiko eta informatiboko hainbat ordezkari ezagunek 35/02 sumarioaren alderdi tekniko eta politikoen kontra gogor egin dute atzo publiko egindako dokumentu batean. Zehazten dutenez, prozedura «espekulazio eta hipotesi hutsetan oinarrituta» egoteaz gain, «epaiketa politiko» hau «zentzugabekeria, akatsa eta gehiegikeria baino ez da» arlo politikoari dagokionez.

p012_f02.jpg

Mikel PASTOR | BILBO

Euskal gizarteko zenbait pertsona ezagunek, bereziki justiziarekin, komunikabideekin eta arlo akademikoarekin harreman estua dutenak, 35/02 sumarioa gaitzesten duen idazkia publiko egin zuten atzo. Bertan, zorrotz egiten da sumarioaren instrukzio teknikoaren kontra, «espekulazio eta hipotesietan» oinarrituta dagoela nabarmenduz, baina baita «herriko tabernen» sumarioaren atzean sumatzen den irakurketa politikoaren kontra ere, Euskal Herriak bizi duen garaiotan «zentzugabekeria, akatsa eta gehiegikeria» dela azpimarratuz.

Dokumentuaren sinatzaileen artean, Rafa Sainz de Rozas Arartekoaren bulegoko aholkulari juridikoa, Angel Gaminde, Felix Cañada eta Txema Montero abokatuak, Mirentxu Purroy kazetaria edota Iñaki Lasagabaster, Joxerramon Bengoetxea, Pedro Ibarra eta Ramon Zallo EHUko irakasleak ageri dira. Denek ala denek gonbidapena luzatu diete «ideologia eta aukera politiko guztietako pertsonei» dokumentuarekin bat egin dezaten helburu argi batekin: «Behin betiko epaiketa politikoekin bukatzea».

Sumarioaren analisi teknikora itzuliz, dokumentuaren sustatzaileek gogor jo dute froga gisa erabiliko diren polizia txostenen kontra: «Gertaera zehatzik egiaztatzen ez duten arren, frogabide maila ematen zaie». Horren adibiderik garbiena «Udaletxe Proiektuen arduradunen bilera» izeneko agiri anonimoa da, AEKren kontrako epaiketan eta 18/98 sumarioan jada erabilitako agiri berdina. «Inpartzialtasun eta objektibotasunik gabeko polizia txostenetan oinarrituriko instrukzio teknika makur hori `Egunkaria' eta Udalbiltza auzietan ere erabili zen, eta, ostean, kritika zorrotzak egin zizkieten sumario horiek epaitu zituzten auzitegiek», nabarmendu dute.

«Dena ETA da» doktrina

Bere garaian ezker abertzalearen inguruko mugimendu guztiak kriminalizatzeko Garzon epaileak martxan jarritako doktrina ere hizpide izan dute sinatzaileek: «`Egunkaria' eta 18/98 sumarioetan erabilitako erakunde terroristaren kontzeptu zabal eta hedagarri bera erabiltzen da hemen ere». Doktrina horren arabera, erakunde publikoetatik at egindako euskararen sustapen oro ETAren aginduei jarraiki egiten dela baieztatzen da, besteen artean.

Aurreko guztiagatik, «epaiketa politiko berri baten aurrean» aurkitzen garela nabarmendu nahi izan dute agirian bultzatzaileek inolako zalantza izpirik gabe. «Ideologia jakin bateko kideak eta horien aldekoak epaitu nahi dituzte, ETArekin edo bere finantzazioarekin lotutako gertaera bakar bat ere zehazten ez delarik» adierazi dute, horrelako egoerak «herrialde benetan demokratikoetan» gertatzen ez direla baieztatuz.

Harago joanez, 35/02 sumarioari susmo txarra hartzen diote guztiek, arlo politikotik baita: «Pentsa daiteke sumario bidegabe horien helburua aukera eta ideia politiko jakin batzuei eraso egitea dela, nahiz eta ideia horiek zilegi eta posible izan beharko luketen demokrazian, eta horrela onartuta daude».

Urrian hasiko den epaiketan inputatuek jasan ditzaketen eskubide urraketen esperoan, sumarioan auziperatuek jada jasan behar izan dituzten «zigor gehigarriak» salatu dituzte agiriaren sustatzaileek. «Inkomunikazioa, auziaren loturarik gabeko pertsonen aurkako neurriak, milaka euroko fidantzak, kontrol neurriak, blokeaturiko kontu korronteak... Oinarrizko printzipio demokratiko eta funtsezko eskubideak urratu ditu sumario honek».

Bizi garen aro berrien irakurketa politikoa ere egin dute. Adierazi dutenez, horrelako epaiketak «akatsa, gehiegikeria eta elkarbizitza demokratikoa eraikitzeko oztopo dira».

hipotesi hutsak

Idazkian, «polizia txostenek elikaturiko espekulazio eta hipotesi hutsetan bakarrik oinarrituriko» zigor prozedurak gogor kritikatzen dira, 35/02 sumarioak arlo teknikoan akats larriak dituela nabarmenduz.

ESKUBIDE URRAKETAK

Epaiketan zehar eman daitezkeen balizko eskubide urraketen esperoan, inputatuek dagoeneko sufritu dituzten inkomunikazio aldiak, kontrolak, milaka euroko fidantzak... salatu dituzte sinatzaileek.

De Barakaldo a Bilbo «por orden de HB-EH-Batasuna»

Para ilustrar el «sinsentido» del juicio por el sumario 35/02, los promotores del documento decidieron incluir en él un pequeño pasaje de uno de los autos de instrucción. En el texto, que alcanza cotas de surrealismo, el juez llega a asegurar que «militantes de HB-EH-Batasuna han sometido a la población originaria de otras partes de España a un estado de segregación tal como para que, en los últimos doce años, se haya podido producir una masiva alteración de los certificados de nacimiento de los niños de Bilbo».

Según esa teoría, miembros de la izquierda abertzale habrían obligado a cientos o miles de personas a falsificar las partidas de nacimiento de sus hijos del Hospital de Cruces, en Barakaldo, «municipio habitado principalmente por población de inmigración», para registrarlos como vecinos de Bilbo, con la retorcida intención de que los recién nacidos «no arrastren de por vida en su documento de identidad el estigma de haber nacido en un lugar no lo bastante euskaldun».

El auto llega al extremo de afirmar que esa estrategia estaría relacionada con un cambio de ley del Reglamento de Registro Civil en 1991 para regular esa situación. M.P

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo