EH Bilduk bere ekimenez Gipuzkoa martxan dela dio
Gipuzkoako erakunde publiko nagusien zuzendaritzan daramatzan bi urteetan EH Bilduk «eredu neoliberalen norabidea aldatzea» lortu duela eta horren gainean eraikitzen jarraituko duela adierazi du.
GARA |
Duela bi urte Gobernura iritsi zenean, Gipuzkoan zegoen eredua «batez ere azpiegitura erraldoien eraikuntzan» oinarritzen zela oroitu zuen EH Bilduk: errauskailua, Pasaiako kanpo kaia, errepide gehiago, Hondarribiko aireportua... Horretaz gain, EAJren gidaritzapean lurralde hau «paradisu fiskala izatea helburu garbia» zela gaineratu zuen koalizioak. Bi urte geroago, norabidea aldatzea lortu duelako kontent agertu zen atzoko prentsaurrekoan.
Batzar Nagusietan onartu diren 22 foru arauak Gipuzkoa abiadura onean mugitzen ari den seinale direla nabarmendu zuten. Ideia bat egiteko, Markel Olanoren legealdiaren lehenengo bi urteetan hamahiru arau onartu ziren.
Martin Garitanok zuzendutako Aldundiak aurkeztu eta Batzar Nagusiek ontzat emandako arauen artean, aldaketa fiskala ahalbidetu dutenak azpimarratu zituzten: ondarearen gaineko zergen berreskurapena, aberastasun handien gaineko zerga eta asteartean onartutako iruzurraren aurkako arau berria dira aipagarrienak. Aitzindariak izan direla adierazi zuten.
Ekonomiarako oinarriak
Gipuzkoako garapen ekonomikorako ponentzia aho batez onartzea legealdi honetan mugarria izan dela azaldu zuten. Bertan, Gipuzkoako ekonomiak hemendik aurrera izango dituen oinarriak finkatu dituzte. «Enplegua sortzeko, ekonomia berdea eta zerbitzu sozialak bultzatzearen garrantzia argi geratu da, eta garapen ekonomikoa eskualdeetatik sustatu behar dela adostu dugu». Garapena ahalik eta justuena izan dadin, kontratazio publikoetan langileen eskubideen defentsa bermatzeko ere arau bat onartu berri dute.
Batzar Nagusietan alderdi guzti-guztien arteko akordioak eman izanari garrantzitsua deritzote, ez baita orain arte halakorik gertatu. «Eta hau dena ez da izan oposizioak bere lana egiteari uko egin diolako», argitu dute. «Guztiz kontrakoa: gobernuaren kontrolerako 2.187 ekimen aurkeztu ditu oposizioak, aurreko legealdiaren lehenengo bi urteetan baino mila gehiago». Beraz, baldintza horietan, onartutako hogeita bi foru arauak aurrera atera izana arrakasta itzela da EH Bildurentzat.
La Diputación de Gipuzkoa valoró ayer el informe del Tribunal Vasco de Cuentas Públicas que ratifica el análisis realizado por el Gobierno foral sobre la situación de Etorlur y que acredita, entre otras cosas, la compra por parte de la sociedad pública de un terreno en Hernani sin la pertinente tasación, de manera que se abonó un precio muy superior al valor real. En una nota, la Diputación destacó que, como consecuencia de aquella operación y de otras similares, la ciudadanía guipuzcoana ha perdido 20,2 millones de euros. «El TVCP ha dejado bien a las claras la irresponsable gestión llevada a cabo por las diputaciones forales en manos del PNV». Añadió que el informe confirma que el camino tomado por el Gobierno de Bildu para superar la grave situación de Etorlur es el correcto y criticó la actitud de los jeltzales porque, «lejos de asumir su responsabilidad», han difundido falsedades para tergiversar la realidad, sobre todo en el tema de la financiación de las carreteras. GARA
Geratzen diren legealdiaren bi urteotarako xede nagusiak finkatuta dituzte dagoeneko: «Aberastasuna era iraunkorrean sortzea eta era justu batean banatzea».