GARA > Idatzia > Kultura

UDATE | CITY PASS

Bargotako aztiaren bizitza ezagutzeko aukera gaur Sorginkeriaren Astean

Nafarroako Bargota herriak Sorginkeriaren Astea ospatuko du gaurtik hilaren 19ra. Bertako ekitaldi nagusietakoa gaur egingo da, Garañango antzerki taldearen eskutik herritarrek XVI. mendean Bargotan bizi izan zen Joanes izeneko gizonaren bizitza antzeztuko baitute, 20.30etik aurrera. Bargotako aztia edota Johanes Bargotakoa bezala ezagututako pertsonaiaren berri ematen duen obran 8 urtetik 65 urtera arteko herritarrek hartzen dute parte. Orotara, 45 lagunek hartuko dute parte ikuskizunean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo