GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

Txintxarri Sariketa

Izetatarrek eta Unai Otañok osatutako taldeak hasieratik agindu zuen

p032_f02_097x096.jpg

J.L.

Beteranoak izan ziren nagusi atzo Alegian jokatu zen Txintxarri sariketan. Izeta II.ak eta Izeta IV.ak, harri jasotzen eta Unai Otañok, aizkoran, osatu zuten garaipena lortu zuen taldea.

Telleria IV.a ere aritzekoa zen, baina min hartuta dago, eta bere ordez aritu zen Izeta IV.a. Horrek talde aldaketa ekarri zuen; izan ere, Telleria Irigoienekin eta Otaegirekin zen aritzekoa, eta azkenean Lopetegi aritu zen, horrela talde gaztea osatuz. Izeta bere aitarekin aritu zen lanean. Hasteko, harri-jasotzaileek 100 kiloko zilindro zaharrari 60 jasoaldi eman eta aizkolariek kana-erdiko bat zutik eta beste bat etzanda jarrita moztu behar izan zuten. Izetatarrek eta Otañok 9 minutu eta 25 segundo behar izan zituzten bukatzeko, eta Irigoienek, Lopetegik eta Otaegik, berriz, 14 segundo gehiago behar izan zituzten.

Bigarren lanean, 100eko kopari 60 jasoaldi eman eta 45 ontzako bat zutik jarrita eta 60koa etzanda jarrita ebaki behar izan zituzten. Berriro ere beteranoak nagusi; 8.06ko denbora egin zuten eta, 8.50ekoa, gazteek. Hirugarren lanean, 100eko kubikoari 45 jasoaldi eman eta 80 ontzakoa ebaki behar izan zuten. Beterenoek lanak 9 minutu eta 40 segundoan burutu zituzten, eta 17 segundoko tartea lortu zuten.

Azkenik, 100eko bolari 45 jasoaldi eman eta hiru kana-erdiko moztu behar izan zituzten. 10.29 izan zen beteranoen denbora eta 10.34, besteena.

Denera, 37.30 izan zen Izeta II.aren, Izeta IV.aren eta Otañoren denbora eta 40.40, berriz, Irigoienen, Lopetegiren eta Otaegiren denbora.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo