GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

Sokatira

Erandioko Goiherri taldeak denboraldiko hirugarren txapela lortu du


 
J.L.

Erandioko Goiherri taldea erabateko nagusitasuna erakusten ari da, eta herenegun lortu zuen denboraldiko hirugarren txapela. Oraingoa, 600ekoan izan da, eta tiraldi guztiak irabazita lortu du garaipena, une honetan gainerako guztien gainetik daudela argi eta garbi utziz.

Azkeneko jardunaldian ere berdeak nagusi izan ziren, eta lehendik ere ia segurtatuta zuten garaipena baieztatu besterik ez zuten egin. Zalantza gehiago zegoen bigarren posturako, baina Gaztedi azkeneko saiora postu hori nahikoa bideratuta zuela iritsi zen. Gorritxoek ez zuten hutsik egin, eta podiumeko bigarren postua lortu zuten.

Hirugarren posturako ere borroka iragartzen zen, eta hori Mutrikuk lortu zuen. Gipuzkoarrek ere lan ona egin zuten. Lehen postua lortzea ia ezinezkoa dela kontuan hartuta, bigarren postua bihurtu da gainerako taldeen helburua, eta hor ibili da Mutriku, baina hirugarren postuarekin konformatu behar izan du. Goiherriren asmoa bere bi taldeak podiumean sartzea zen, baina bigarren taldeak ezin izan du, eta laugarren amaitu du. Gaztedi B taldea sailkatu da bosgarren, eta azken postuan, berriz, Getxo sailkatu da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo