GARA > Idatzia > Kultura

dantza

Quebeceko dantzek hartuko dute Getxoko Folklore Jaialdia

Getxoko Itxartu Taldea izan zen atzo Nazioarteko 29. Folklore Jaialdia ireki zuena eta, lehen saio horren ostean, gaur Ensemble Folklorique MacKinaw elkarteak hartuko du lekukoa: Quebeceko erdialdeko Drummondville hirian (Kanada) sortu zen taldea, 1974. urtean, herriko folklorea eta dantzak babestea eta zabaltzea helburu hartuta. Quebeceko dantza errepertorio zabala dauka McKinawek eta dantza eta antzezkizuna uztartzen ditu. Bihar, Turkiako Gökmeydan Hakoyunlari taldeak itxiko du jaialdia. Emanaldiak 21.00etan dira, Biotz Alai plazan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo