GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Etorkizun berria egunez egun dator Gipuzkoan

Gipuzkoako ahaldun nagusi Martin Garitanoren eta bere gobernuaren agerraldia izan zen atzo, azken asteotan bai gobernu gisara, bai gobernukide zenbaitzuk izan dituzten erasoen karietara. Auzo lotsa ematen duen operazio batean, Adegik «mehatxuengatik» Gizarte Politikaren arduradun Ander Rodriguez salatu du, EAJrekin kozinatzen ari diren hitzarmen baten zizka-mizka, Gipuzkoako PSErekin lortu zen elkar-ulermen interesantea zapuztea helburu, Jon Peli Uriguren erreprobatuko dutela aurreratu du Arriola PSEko buruak. Jakina, ongi planifikaturiko operazio guztietan bezala, frankismotik Gipuzkoako prentsa dominatu izan duenak azkar asko telegrafiatu du, alarma faltsuak eta estereotipo merkeak hauspotuz. Blokeoa, paralisia, anabasa, gobernagarritasun eza.... dena da zilegi Gipuzkoan egunez egun baina sendo aurrera egiten ari den politikagintza berriari erasotzeko.

Eta hori da, hain zuzen, benetako koska. Herritarren zerbitzura eraiki den politika berria, behingoagatik prentsa organikoak bultzatu ez dituen arduradunek bideratua, lobby guztien kontra ondratuki egiten dena. Asko dago egiteke, asko egiteko, baina egindakoak argiro erakutsi du zein puntutaraino irits daitezkeen Bilduk ordezkatzen duen politikaren etsaiak. Onak beti hobea, baina, onbideak zenbat amorratzen dituen negozio klientelarra eta bere jauntxoak!

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo