GARA > Idatzia > Kultura

UDATE

Donostia 2016ko Patronatuak Itziar Nogeras aukeratu du

A.E. | DONOSTIA

Ohiz kanpoko bilera Goikoa jauregian egin zuten, suhiltzaileen egoitzara aldatzen ez den bitartean, Alde Zaharreko eraikin honetan jarraitzen baitu Donostia 2016ko Bulegoak. Bileraren helburua zen hiriburu kulturalaren proiektuak gaur egun duen arazorik larri eta polemikoena ixtea. Pasa den ekainaren 20an, aurreko koordinatzaileak, Eva Salaberriak, dimisioa aurkeztu zuen, eta handik egun batzuetara, «ABC» egunkariak Itziar Nogerasek bere Elhuyarreko kideei -Elhuyarreko gerente ohia da- bidali omen zien mezu elektroniko bat kaleratu zuen. Argitaratutakoaren arabera, Donostia 2016 kultura hiriburuaren egitasmoko zuzendaritza nagusiaz arduratzeko proposamena jaso omen zuen Nogerasek. Zuzendaritza aukeratzeko, prozesu publikoa egin behar da nahi eta nahi ez.

Mezu elektronikoa zela-eta, polemika bizia sortu zen, Kultura Ministerioak urgentziazko bilera batera deitu zuen Patronatua. Guztia Patronatuak berak kontratutako enpresan uztea erabaki zuten, eta atzo, ohiz kanpoko bilera horretan, enpresak berak parte hartu zuen. «Patronatuak aipatu enpresak aurkeztutako proposamena entzun du, zeinaren arabera Itziar Nogeras den 2016ren Zuzendaritza Nagusiaz arduratzeko pertsona egokiena -Patronatuak jakitera eman zuenez-. Patronatuak gehiengoarekin onartu du aurkeztutako proposamen hori».

Itziar Nogerasek gidatuko duen talde berria irailean hasiko da lanean Donostia 2016n.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo