«Guztiekin» hitz egitearen aldeko aldarria Kortaren omenaldian
Hamahiru urte bete ziren atzo Joxe Mari Korta Zumaiako enpresaria ETAren eraso baten ondorioz hil zenetik. Urteurrenaren harira, dekalogo bat aurkeztu zuen Bidetik Fundazioak, bizikidetza eraikitze bidean «guztiekin» hitz egin behar dela azpimarratuz, «nahiz mingarria gertatu inoiz». Alderdi politiko gehienetako ordezkariek hartu zuten parte ekitaldian eta lehen aldia izan zen Sortuko ordezkari batek ere gisa honetako omenaldi batean esku hartu zuela.
Aimar ETXEBERRIA | ZUMAIA
Ikusmin handia piztu zuen atzo duela hamahiru urte ETAren eraso baten ondorioz hil zen Joxe Mari Korta Zumaiako enpresariari egin zioten omenaldiak. Haren omenez bere izena duen industrialdean bildu ziren, Korta familiak egun mantentzen duen lantokiaren aurrean, zehazki. Bertan izan ziren senideak, lagunak eta alderdi gehienetako ordezkari politikoak, urtero legez Adegiko lehendakari ohia gogoan dutela aldarrikatzeko.
Ekitaldian kolore ezberdinetako ordezkari politiko andanak parte hartu izana izan zen atzoko zitaren pasarte nabarmenena. Bertan izan ziren, besteak beste, Lakuako Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun sailburua den Arantza Tapia, Bakartxo Tejeria Gasteizko Legebiltzarreko lehendakaria, Jonan Fernandez Lakuako Bake eta Bizikidetza idazkaria, Aintzane Ezenarro Bake eta Bizikidetza Idazkaritzako aholkularia, Jon Peli Uriguen eta Ikerne Badiola Gipuzkoako diputatuak, Lohitzune Txarola Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakaria, Iñaki Agirrezabalaga Zumaiako alkatea, Markel Olano, Joseba Egibar eta Maria Eugenia Arrizabalaga EAJko ordezkariak, Joxean Agirre Sortuko Gipuzkoako koordinatzailea, Pello Urizar EAko idazkari nagusia, Rebeka Ubera Aralar alderdiko Gipuzkoako antolakuntza idazkaria... Aipatu lehen aldia izan zela atzokoa Sortuko ordezkari batek gisa honetako omenaldi batean parte hartzen zuena.
Ekitaldia xumea izan zen, xumea bezain laburra. 12.00etarako bertan zeuden bilduta hamarnaka lagun, eta ez ziren falta izan familiarekiko keinuak. Sortu, EA eta Aralarko ordezkaritza -guztiak batera iritsi ziren- izan zen bertaratzen azkena, ekitaldia hasteko minutu gutxiren faltan agertu baitziren. Hamar minutuko isilune batekin eman zioten hasiera omenaldiari, eta, horren ostean, kantu bat abestu zuten, bakea aldarri zuena. Hasi eta hamabost minutura amaitu zen ekitaldia, txalo artean, hori bai. Amaitu bezain pronto bota zuen euri zaparradak gunea segituan hustea ekarri zuen.
Dekalogoa
Ekitaldiaren aurretik bizikidetza eta bakegintzaren gainean duten iritzia emateko dekalogo bat aurkeztu zuten prentsaren aurrean Bidetik Fundazioko kideek. Elkarrizketaren beharra nabarmendu zuten bertan eta bakea nahi duten «guztiekin» hitz egin behar dela aldarrikatu zuten, «nahiz mingarri gertatu inoiz». Era berean, «zintzotasuna eta zuhurtzia» eskatu zituzten bakegintzaz jarduteko orduan, eta lehen pausoak «ondo eta ahalik eta azkarren» emateko eskatu zieten erakundeei.
Bakearen «domina» ez janzteko deia egin zieten alderdi politikoetako ordezkariei, ahalegin horretan «harrokeriarik» ez dutela onartuko gaineratuz. «Guk ekarri dugu bakea, gu gara irabazle bakarrak...» bezalako adierazpenik ez dutela onartuko esan zuten, eta «alderdi interesen gainetik» dauden ikuspegiekin jokatu beharra dagoela nabarmendu zuten.
La presidenta de la denominada Asociación de Víctimas del Terrorismo (AVT), Ángeles Pedraza, lamentó ayer que todos los obispos que llegan a Euskal Herria sufran «síndrome de Estocolmo» y asuman el lenguaje de la izquierda abertzale, como cree que le ha sucedido ya al obispo de Donostia, José Ignacio Munilla -que es donostiarra y ejerció como cura en Zumarraga durante muchos años-. En declaraciones a Europa Press, Pedraza manifestó que recibió con «decepción» las palabras de Munilla pidiendo a las víctimas de ETA que «tengan esperanza» porque «hay arrepentidos» entre aquellos «que les han hecho daño», aunque sean «pocos», y que «merecen ser perdonados».
Pedraza rechazó el llamamiento al perdón y comentó que se trata de una opción personal. «Yo, personalmente, no pienso perdonar nunca -aclaró-. El perdón, que se lo dé la Iglesia».
Mientras tanto, un centenar de víctimas de ETA han mostrado su adhesión a la petición de dimisión de Mari Mar Blanco como presidenta de la Fundación Víctimas del Terrorismo (FVT) por afirmar que deseaba la muerte del preso Iosu Uribetxebarria. GARA