GARA > Idatzia > Kultura

UDATE | IZOZTEKO ADINA, Harkaitz Cano

Mustafa Bergara et moi

Espaziontzi sylesiarrek Guggenheimen gainean jarraitzen duten bitartean, Didi Larrea euskaltzainak («among other things») fakzio linguistiko ezberdinen berri ematen digu eta euskara bilbatuaren etorkizuna ziurtatzen du Mustafa Bergararekin duen harreman onari esker...


Prolatinoen eta bilbatuaren zaleen arteko borrokan ez da cease-fire-ik. Ingelesaren eta euskararen arteko mixturea derrigorrezko kalte bezala onartu behar izan genuen, oldie batzuk oraindik batuan hitz egiten setatzen diren arren. It was a must. Biziraupen kontua zen. Prezio altua pagatu arren, ez zegoen beste biderik. Hor geneuzkan gotortu ziren hedapen urriko hizkuntzen adibideak, denak negative: herrialde eslaviarretara begiratu besterik ez zegoen. Desagertu egin ziren edo desagertzeko zorian zeuden. Garbizalekeria ez zen inoiz izan the way to survive. Prolatinoek gaztelaniarekin eta frantsesarekin geneuzkan attatchment historikoak aipatzen zituzten hizkuntz bateratzea beste modu batera egin zitekeela aldarrikatzeko, anglosaxoniarren menpean egon gabe. Baina gure XX. mendeko klasikoen pop tradizioa atera zen garaile: Bernardo Atxagaren Bi letter jaso nituen oso denbora gutxian, hainbat euskal kantariren joera angloa... Tradizioa gurekin genuen eta ingelesak bere malgutasuna, orotarikotasuna eta noranahikotasuna eskainiko zizkigun, among other advantages, bere corpusean zeuzkan silaba bakarreko hitz samalda ez aipatzearren. Euskal kantutegia asko aberastu zen euskal kantariak eta robokaraokeak bilbatuan abesten hasi zirenetik. Ez hori bakarrik: atzerriko gero eta jende gehiagok ikasten zuen euskara, eta diaspora amerikarreko komunitateekiko lotura erruz estutu zen bilbatuaren finkatzeaz geroztik. Denborak arrazoia eman zigun, and I´m proud of it. Prolatinoen statementak onartu izan bagenitu, honezkero pretty much dead geundeke. Zorionez gutxiengo bat dira prolatinoak, elkarte zaharkituetan batzartzen diren lau zoro ultra conservative baino ez. Noizean behin, baina, prolatinoek euren bandera ateratzen dute, euskararen garapen mutationala kritikatu eta beste bide bat hartu edo hartutakoa apur bat desbideratu beharko litzatekeela eskatzeko. Hirugarren Bidea deitzen diote... Go fuck my ass! Jende gogaikarri samarra dira, bai: kind of stubborn and annoying. Haiekin bilerak denbora errealean egin behar izaten ziren, gainera: uko egiten zioten konpresioari, nahiz eta enpirikoki jakin bi aldeetatik bakar batek ere ez zuela eztabaidan amore emango. Denboraren konpresioak arazo hori zeukan: demokratikoa zela. Eztabaidan parte hartzen zuten guztiek aho batez erabaki ezean, batzarrak denbora errealean egin behar.

Etxean bertan geneukan etsaia: Aintzane Obereyskere kultur sailburua erdi prolatinoa zen. Euskal Front Nationaleko Domeinu Dabordekin zegoen ezkondua eta hura erabat zen narrow minded. Gehiegi eragiten zion emazteari eta bazen itzaletik agintzen zuen benetako kultur sailburua Domeinu Dabord bera zela zioenik ere. Lehendakariak baina, ez zuen Obereyskere aldatzeari buruzko ezertxo ere entzun nahi, haren secret loverra izaki, asko zailduko bailuke bien arteko harremana sailburugabetze hark. Sex affaires go first. Hizkuntz aferak, gero. Leienda asko zeuden Domeinu Daborden inguruan, horietako bat, for instance, New Amazoniako negutegi orbitaletatik sugeak ekarrarazten zituela gero etxean hezteko. Hura bide zen bere hobbya. Sugeak heztea. Absolutly nuts he was. Eskerrak Mustafa Bergara ekonomia sailburua gure aldekoa zen: bilbatuaren garapena eta Euskaltzaindiarentzako laguntzak ekonomia sailetik iristen ziren zuzenean, eta zorionez, ez geunden kultur sailaren menpe bilbatuaren gizarteratze eta errotzeari laguntzen zioten publizitate kanpaina erraldoiak egiteko garaian. It was a relief.

Mustafa Bergara, AKA Berga: 50 urte eta oraindik izoztu gabe. Familia apaleko gizona: aita pakistandarra eta ama ekuadortarra. Zazpi hizkuntza hitz egiten zituen, translagailurik gabe. Konplexurik gabeko burusoila eta arte zalea: Chicagon ikasi zuen ekonomia. Mustafa Bergara gizon pragmatikoa zen oso, if something. Pragmatikoa eta zehatza. Horregatik moldatzen ginen very well.

-Ez al dute kulturakoek gaizki hartuko zuk bost milioi doleuro destinatzea «Basque Da Sexy» kanpainarako?

-Why? Gauza batzuk serioegiak dira kultur munduko jendearen eskuetan uzteko. Ez duzu uste, Didi? Ekonomiatik etorri behar du sostenguak. Zenbait gauza, mon ami, ezin dira delegatu...

-Mon ami?

-Barka, Aintzanerekin bilera izan berri dut... I should´ve catched it from her...

-Tira, onartu beharra dago Bordeaux-hautsak eta xanpain-lurrinak onak egiten dituztela frantsesek. Sintetizatu bat ekarri dizut, a little present...

-Unbelievable! Mahats lurtarrarekin egina?

-Ale bat ere ez negutegi orbitaletakoa, %100 on Earth produced...

-Thanks, Didi... Ez zeneukan zertan...

-Hori eta gehiago zor dizut... Basque Da Sexy...

Topa egin dugu lurrin-titareekin, garen lagun zaharrak bezala.

-Eta orain, if you don´t mind, utzi egin beharko zaitut... krisi baten erdian gaude...

... biharko kapitulua:

TALDE ANTOLATU BATEN LANA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo