UDATE
Hanburgoko zinema jaialdian izango da Koldo Almandozen «Deus et Machina»
Hanburgoko Freiluft Kino jaialdian parte hartuko du Koldo Almandozek zuzendu duen “Deus et Machina” film laburrak. Datorren ostegunean, abuztuaren 15ean, proiektatuko dute, 21.00etan, Rathausmarkt plaza nagusian, aire librean antolatzen den zine areto erraldoian. Zuzendariak aurkeztuko du filma bertan. Ramon Agirre aktorea da protagonista, fabrika bateko langilea da, eguneroko lan monotonoari ekin behar dio.