GARA > Idatzia > Kultura

UDATE | kontzertua

Bihar jarriko dituzte salgai Fitoren Bilboko kontzertuetarako sarrerak

Urriaren 5ean eta 6an Bilboko Arriaga antzokian joko du Fito y Fitipaldis taldeak. Kontzertuan bildutako dirua Bizkaiko Elikagaien Bankuari emango dio Fitok. Bihar 10.00etan jarriko dituzte sarrerak salgai: www.teatroarriaga.com eta www.kutxabank.es, Arriagako txarteldegian, BBK-ko kutxazainetan eta 946 85 08 50 telefonoan. 2.224 sarrera izango dira guztira, kontzertu bakoitzean 1.112. Prezioak 20 eta 40 euro artekoak izango dira, eta 78.176 euro bildu nahi dituzte txarteldegian.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo