GARA > Idatzia > Kultura

UDATE | DONOSTIAKO ASTE NAGUSIA. kronika: abordatzea

Donostia «pirata» dela aldarrikatu dute milaka lagunek hamaikagarrenez

Donostia «pirata» da. Hala aldarrikatu zuten atzo hamaikagarren aldiz 3.500 pertsona inguruk, euren baltsak hartu eta kaitik abiatuta hiriburua abordatuz.

p044_f02_86108.jpg

Aimar ETXEBERRIA

Goiz hasi zen eguna atzo Donostian. Egun ezberdin bat zela nabaria zen giroan, are gehiago portura gerturatzen joan ahala. Piratak ziren nagusi han eta hemen, hiria abordatzeko baltsen muntaketa lanetan guztiak. Nahiz eta 08.00etan hasi lehenak lan horretan, 05.00etatik zebilen jendea arratsaldean ospatuko zen Abordatzea prestatzen, boluntario gisa, noski.

Lasai zebilen jendea lehen orduetan, baltsak apaindu –edo egin– eta lanak ahalik eta azkarren amaitzeko gogoz, festara lehenbailehen batzeko. Aipamen berezia merezi du antolakuntzak zero zabor filosofiaren alde egiten duen lanak. Horren arabera, plastikozko poltsa berrerabilgarriak banatu zituzten parte-hartzaileen artean, flotagailu bezala erabil zitzaten. Parte-hartzaileek bi orduko epea zuten arratsaldean erabiliko zuten «gerrarako» ontzia prest jartzeko, eta egia esan, nahiko txukun bete zituzten aginduak. Hala, gehientsuenak behintzat, libre ziren 14.00etarako Zuloaga plazan antolatu zuten herri bazkarian parte hartzeko. Gehientsuenak, beti baitago festara azken unean batzen den jendea. 800 lagun inguru bildu ziren bazkaritan, Zuloaga plaza toperaino betez. Giro sanoa zen nagusi bertan, eta berandu egin aurretik, dena txukun-txukun utzi eta portura abiatu ziren pirata guztiak.

Hamaikagarren urteurrena izan zuen atzo Piraten Abordatzeak. Irati Salsamendi guztien bozeramaileak hasierako garai haietaz hitz batzuk eskaini zizkion GARAri. «Lau baltsa izan ziren lehen aldian ekimenean parte hartu zutenak, eta aldarrikapen modura irten ziren», azaldu zuen. Giroa alaitzeko erabili zuten irratitik zioten moduan, «nekez sinetsiko genuen lehen aldi haietan Abordatzea hau izatera iritsiko zenik!». Bitxikeria bezala, aipatu atzokoa izan zela lehen aldia telebistan zuzenean emititu zutena, ekimenak hartu duen garrantziaren erakusle. Atzotik aurrera, suak eta Abordatzea bera izango dira pantailaren beste aldetik ikus daitezkeen Aste Nagusiko ekimen garrantzitsuenak.
Kalean, aldiz, giroa lasai. Turista asko, baina jai giro gutxi. Piratarik gabeko Aste Nagusirik ezin imajina daiteke egun, nahiz eta bati baino gehiagori ez gustatu hori. 12.00ak aldera zabaldu zuten hauek La Flamenka gunean jarritako txosna, jai giroa haren inguruan bilduz.

Bazkalostean, abordatzera!

Ikusmina nabaria zen portuan Abordatzea hasteko ordua gerturatzen joan ahala, eta bazter guztiak jendez betetzen hasi ziren. Apurka-apurka, gainera, piratak gerturatuz joan ziren Zuloaga plazatik, goizeko lasaitasunak alde batera utzi eta parrandari ekiteko gogoz. Aipatzekoa da antolakuntzak egin zuen lana, segurtasun arloan batez ere, ezbeharrak ekiditeko beharrezkoak diren neurri guztiak hartu baitzituzten. Hala, babes zibilekoen partetik gomendioak jaso zituzten gazteek, piratek beren zereginari ekin aurretik.

Ezinegona zen nagusi portuan. 16.30erako guztia zegoen prest, baina Ezkila kapitainaren etorrera falta zen Abordatzeari hasiera emateko. Txupinari ezin itxaronda, batek baino gehiagok egin zuen salto portutik bere baltsaren bila, nahiz errespetu handiz gainerakoak abiatu zain egon ziren Kontxara bidean jartzeko. Ezkila kapitainak agerpena egin aurreko minutuetan irrintzi sorta bat bota zuten irratitik eta Unai Gaztelumendik ere bere alea jarri zuen bertso bat abestuz. Irratiko lagunen lana ere txalotzekoa, goiz eta arratsalde egon baitziren gunea girotzen. Umorea ere erabili zuten tentsio une haietan, EAEko Gobernu espainiarraren ordezkari den Carlos Urquijok baltsa guztiak konfiskatu eta Gibraltar inbaditzera joatekoa zela esan zutenean bezala.

Ezkila kapitainarekin batera, Matti haren laguntzaileak ere agertu zen kaian. Pirata Bihurrien Kofradiako lagunei suertatu zitzaien aurtengoan Ezkila kapitaina hezurmamitzea. Matti, aldiz, etxe kaleratzeak pairatu dituztenek hezurmamitu dute aurten -urtean zehar esanguratsua izan den gertakari baten inguruko protagonistei dagokie lan hori-, uholdeen ondorioz kalteturiko Martuteneko auzotarrei erreleboa hartuz.

Hala, hauek bertan agertu eta festa lehertzea, bat izan zen. Soinu arazoak zirela medio, ezin izan zen hauen mezua ongi entzun, baina gutxi inporta zuen horrek une horietan (nahiz eta hauek zabaldu nahi zuten mezuak garrantzi faltarik ez izan). Modu horretan iritsi ziren 17.00ak, soinu arazoekin eta jendearen ezinegonak goia jo zuela. Suziria jaurti, eta denak uretara! Norberaren baltsa aurkitu, eta hiria abordatzera!

Euri tantak hasi baziren ere, ikuslez lepo jarraitzen zuen inguruak. Piratak uretan, ahal zuten moduan, portutik atera ezinik. Itsasoko korrontea edo zela-eta, ohi baino gehiago kosta zitzaien txalupak Kontxara bidean jartzea. Tartean baziren pirata «despistatuak» ere, euren ontziak galdu eta nora ezean zebiltzanak, alde batera eta bestera begira, txaluparen bat inbaditzeko asmotan. 350 baltsa zenbatu zituzten guztira antolatzaileek, eta baltsako hamar pertsona kalkulatzen dituztela-eta, 3.500 pirata inguruk hartu zuen parte atzoko Abordatzean.

Enegarren aldiz aldarrikatu zuten Donostiako Piratek hiriko Aste Nagusia euren jardunik gabe umezurtz geratzen dela, enegarren aldiz aldarrikatu zuten, halaber, piraten bizitza dela hoberena. Eta, antza denez, hala ulertu dute hiritarrek ere, baita nazioartetik etortzen diren bisitariek ere.

Arratsaldeko 18.00ak eta oraindik han jarraitzen zuten piratek, hiria abordatzeko intentzioarekin, nahiz martxa horretan urrutira ezin heldu. Gogoz hartu zutenek, aldiz, lehenago egin zuten iritsiera, Kontxako pasealekuan zegoen jendetzaren txalo artean. Eta garrantzitsuena, antolakuntzatik eman zuten gomendioa; «amaitu bezain pronto      aldatu kuleroak eta galtzontziloak, ez hozteko!». Gomendio ona jarraian Bad Sound Systemekin Kontxako erlojuetatik La Flamenka gunera kalejiran joan nahi zutenentzat, giroak ez baitzuen asko laguntzen. Horren ostean, afari girotu batez gozatzeko beta izan zuten Trinitate plazan, eguna Talco eta Non Serviumen kontzertuekin amaitu aurretik.
Jaiak ez du etenik gaur Donostian, ezta Piraten egitarauak ere. Behin kalejirak aipatzen hasita, ezin aipamenik gabe utzi Kalejira ekimena, hain zuzen, Euskal Herriko hiriburuetako gazteak biltzen dituena, hiriburu ezberdinetako jai herrikoien antolaketa ereduak ezagutu eta horien inguruko hausnarketa bultzatzea helburu duena.

Nuevas cofradías para alimentar una Aste Nagusia cada vez más participativa

Aunque no sea una iniciativa nueva para el resto de las capitales de Hego Euskal Herria -ahí está la larga historia de las peñas de Iruñea, las comparsas de Bilbo y los blusas y neskas en Gasteiz-, sí la es para Donostia. En esta edición sobresale la creación de nuevas cofradías que garanticen la apuesta por una Aste Nagusia participativa. Fue el año pasado cuando se creó la primera de ellas, Eskifaia Gazte Kofradia, que doce meses después ha conseguido programar actividades para casi todos los días de la Aste Nagusia. El objetivo sería que cada una organizara su propio programa de fiestas, para luego poder encajarlas en el proyecto de los Piratas.

Otras cuatro cofradías se han sumado este año a la iniciativa. Una, que ayer tuvo la ocasión de representar al capitán Ezkila en el abordaje, es la que tiene como protagonistas a los más pequeños de la casa. El día 15 será el día grande para ellos, jornada en la que tendrán oportunidad de hacer todas las travesuras que quieran. Emulando a los grandes, harán su propio abordaje. Se celebrará en el muelle, con las pertinentes medidas de seguridad para evitar cualquier susto.

Los Xibaros, por su parte, intentarán no hacer olvidar a los 77 donostiarras en prisión y sometidos a un régimen carcelario excepcional. Proclaman que no renuncian a las ganas de vivir y disfrutar, tomando como referencia a los cubanos que fueron invadidos por los españoles y los portugueses tras 1942.

Los miembros de la cofradía Moko tendrán como objetivo vivir las fiestas en euskara, en recuerdo a Indalezio Bizkarrondo, Bilintx, poeta y bertsolari donostiarra, e intentarán fortalecer las relaciones entre todos los agentes de la ciudad que trabajen a favor de la euskaldunización.

Las Sardineras completan el grupo de las cofradías de este año. Éstas pondrán color morado a las fiestas, y esperan vivirlas «en libertad y con respeto». Para mañana han organizado un poteo, que partirá desde la Bretxa, en donde anunciarán quien es la ganadora de la sardintzarra de este año.

Hablando de cofradías, hoy se harán notar en Aste Nagusia donostiarra los miembros de la peña iruindarra 3indarrok, de la comparsa Kaskagorri de Bilbo, de la Gazte Asanblada de Baiona y de Gasteizko Gazte Karpak, junto a miembros de la cofradía Eskifaia, quienes harán un recibimiento a los visitantes a las 16.30, en La Flamenka. A.E.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo