GARA > Idatzia > Iritzia> Gutunak

Izaro Echeverria Pereda | Berriozar

Eskerrik asko nire herriari

Bikendi Echeverria Peredak duela hilabete batzuk utzi gintuen eta guk, bere familiak, Berriozarko Udalari eskertu nahi diogu abuztuaren 28an jasotako hil ondoko onarpena.

Bikendi Berriozarren bizi izateagatik poz-pozik zegoen. Arrazoi nagusia: bere auzokideak. Umeak izugarri maite zituen eta aurpegia argitzen zitzaion bat besoetan zuen bakoitzean. Nagusiei errespetu handia zien eta beti irribarre xarmangarri bat zuen guztiontzat.

Bixente, familiakoek ezagutzen genuen moduan, bere herriarekin iraulitako mutil bat izan zen; izan ere, bere herria txikitatik maite eta gozatu zuen. Beti hor aritzen zen, futbitoan, Olentzeron, zezensuzkoan, erraldoiekin dantzan eta hainbat jardueratan.

Konpromiso hau bere aisialdian nabarmentzen zen, beti prest baitzegoen edozein jardueratan parte hartzeko eta horrela zoriontsua zen gure Bikendi.

Jaiak ilusio handiz hartzen zituen, bai eta gozatu ere, urtero oporrak data hauetan hartzen saiatzen baitzen.

Jaietan ume handi bat bezala aritzen zen, batez ere gogo horiekin maiordomoan sartzen zen bakoitzean eta poztasunez eta harrotasunez betetzen gintuen.

Egia esanda, adiskidetasun handiena erraldoien konpartsan aurkitu zuen. Hain zen handia adiskidetasun hau, ze bere bizitzaren atalik garrantzitsuenetariko bat izatera iritsi zen.

Benetan oso garrantzitsua izan da konpartsa taldea, eta gurekin izandako arretarengatik eta Bikendi bihotzean eramateagatik eskerrak eman nahi dizkiegu.

Esandako honengatik guztiagatik, eta ez bakarrik onarpenagatik, baizik eta jende onagatik eta herri honen kulturagatik eskerrak eman nahi dizkizuegu Bikendiren izenean.

Bikendi, maite zaitugu.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo