GARA > Idatzia > Euskal Herria

Legazpin prest dira igandean Gipuzkoako Artzain Eguna ospatzeko

GARA |

Guztia prest dago igandean Legazpin izango den Gipuzkoako Artzain Eguna ospatzeko.

Jaia 10.00etan hasiko da, orduan irekiko baitira postuak. Hortik aurrera giro ona izango da jaun eta jabe. Gipuzkoako Artzain Gaztaren 29. Lehiaketa, artzainen omenezko ekitaldiak, Ardiekin intseminazio zentroari 25 urte betetzen dituelako egingo zaion aitortza, edota ardi eta aharien erakusketa nahiz artisautzako produktuak izango dira ekintzetako batzuk.

Arratsaldean, berriz, 45. Artzain Txakurren Txapelketa izango da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo