GARA > Idatzia > Kultura

udate | erreserba naturala

Añarbek duen balio naturala ezagutarazteko pitxer eta mantelak

Donostiako eta Errenteriako udalek Aiako Harriko natur parkean dagoen Añarbeko erreserbaren balio naturala ezagutarazteko abiatutako kanpainaren barruan, ur pitxerrak eta banakako mantelak banatuko ditu inguruko jatetxeetan, atzo iragarri zuenez, bertaratzen diren herritar nahiz kanpotarren artean eremu hau baloratu eta ezagutzera emateko asmoarekin. Era berean, Añarbeko Mankomunitateko herrietan erreserbari buruzko liburuxka informatiko bat banatuko dute interesa duenak informazio osoa izan dezan, nondik abiatu eta zer aurki dezakeen ezagutarazteko. Materiala liburutegi, kultur etxe eta kiroldegietan ere izango da eskuragarri.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo