GARA > Idatzia > Kultura

UDATE | memoria

Martxoaren 3a oroituko duen mural bat pintatuko dute Zaramagan

Gasteizen 1976ko martxoaren 3an izandako gertaerak gogora ekarriko dituzte muralismo kolektiboko lehen tailerraren parte hartzaileek. Astelehenean hasiko dira eskolak eta urriaren 12an amaituko. Denbora horretan Zaramaga auzoko Nafarroako Errege Erreginen kaleko fatxada bat margotuko dute, bertan hil baitzituzten tiroz greban ziren bost pertsona eta beste 150 zauritu. Margolari taldea 30 pertsonak osatuko dute, tartean Javier Hernandez Landazabal artista gasteiztarra eta Veronica Werckmeister muralista. Marrazkiaren diseinua lehenengo bi eskoletan erabakiko dute, eta hortik aurrera bederatzi pisuko aldamioan banatuko dira pintoreak. Gasteizko Ibilbide Muralistikoa elkarteak, lan honen bidez, bere helburuak beteko dituela uste du: muralismoa eztabaidatzeko eta kontzientzia sortzeko erabiltzea. Elkarteak, gainera, zenbait hitzaldi eta mahai-inguru prestatu ditu gaiaren inguruan gehiago jakin nahi duenaretzat. Adibidez, asteartean bertan, 19.00etan, bisita gidatu bat egingo dute Zaramaga auzoan zehar.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo