Udako jaialdiak atzean utzita, badakar Donostiklubak musika alternatiboa
Musika alternatiboaren jaialdia urriaren lehenengo asteburuan egingo bada ere, Donostikluba zirkuituaren 13. edizioa ez da ekainera arte agortuko. Egiako Gazteszena aretoa da ekitaldi honen agertoki nagusia, baina hiriko espazio ugaritan izan ohi dira kontzertuak. Filosofiari jarraituz, euskal taldeek zein nazioartekoek publiko murritz batentzako emanaldiak eskainiko dituzte. Azken festan Belako taldea arituko da, beste hainbat gonbidaturekin batera.