GARA > Idatzia > Kultura

BIARRITZ

Jon Iruretagoyenak dantza zuberotarren inguruko mintzaldia eskainiko du

Maitaldia dela-eta Jon Iruretagoyenak mintzaldi dantzatu bat eskainiko du Biarritzeko Mediatekan. «Nundik nora...» emanaldiak dantza zuberotarrak deskubritzeko aukera emango du. Iruretagoyenak zuberotar dantza ikertu zuen euskal kulturaren altxorra dela uste duelako. Ikerketa horretan konturatu zen dantza etengabe aldatuz joan dela, eta joera horien berri emango du mintzaldian, zortzi dantzariren laguntzarekin.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo