GARA > Idatzia > Kultura

L.A., Eleanor Friedeberg, ZA! eta Bill Ryder Jonesek irekiko dute Donostikluba 2013

GARA | DONOSTIA

Datorren asteko ostegunean, urriaren 3an, hasiko da Donostikluba 2013 jaialdia. «XL kontzertuak mini formatuan» lelopean egingo dute hiru egunetan Gazteszena Egiako Kultur Etxean. Lehen egunean, 21.00etatik aurrera, L.A., Eleanor Friedeberg, ZA! eta Bill Ryder Jones arituko dira taula gainean. Bederatzi eurokoa da sarrera.

L.A. Mallorkako taldea da, pop ukituak dituen musika egiten du. Eleanor Friedeberg estatubatuarrak «Personal Record» lana aurkeztuko du, bakarlari gisa atera duen bigarren diskoa. ZA! bikotearen konposizioak estilo askotakoak dira: free-jazz erritmoak, noise, psicodelia, Tuvako artzaien kantuak, Monty Python, post-rock, elektronika analogikoa... Bill Ryder Jones abeslaria konpositorea da eta hainbat tresna jotzen ditu. Bere belaunaldiko gitarrista onenetakoa da.

Urriaren 4 eta 5ean, Wilhem & The Dancing Animals, Miss Caffeina, Doble Pletina, Kokoshca, Don The Tiger, Mala Rodriguez, Deptford Goth, eta Graeme Park DJ arituko dira, besteak beste.

Este sábado, el quinteto liderado por Víctor y Juan de Diego (saxo y trompeta, respectivamente) ofrecerá un concierto con motivo de sus 20 años de carrera. El recital se inscribe en el ciclo «Mes a Mes» de la Bilbaina Jazz Club. Será en la BBK Aretoa, a las 20.00. Las entradas tienen un precio único de 15 euros.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo