PRESOEN ALDEKO JAIALDI BERRIA
Udazken Fest, Arabako elkartasun gaua ospatuko dute urriaren 31n Gasteizen
Euskal preso politikoen sakabanaketari aurre egiteko jaialdi berria antolatu dute Araban: Udazken Fest. Urriaren 31n, Gasteizen, Zurbaoko kupulan, zehazki, Gatillazo, Mandoilek, Soziedad Alkoholika, Arramazka, Tximeleta eta Ze Esatek! taldeek joko dute, arratsaldeko 18.30ean abiatuko den jaialdian. Sarrerak 20 euroko prezioan salduko dira bertan, eta 15 euroan aldez aurretik. Autobusak izango dira bertaratzeko.