GARA > Idatzia > Kultura

Ondarearen Europako Jardunaldietan parte hartuko du Durangaldeak

p049_f01.jpg

GARA | GASTEIZ

«Atzokoa biharko» lelopean, Durangaldeak beste behin hartuko du parte Ondarearen Europako Jardunaldien baitan. Helburutzat horren eskuragarri ez dauden monumentuak jendeari hurbiltzea duten Durangaldeko bisitetan, Berriz, Elorrio, Garai, Iurreta, Mañaria, Otxandio eta Zaldibar herrietako kokaleku ezberdinak erakutsiko dira. Horrez gain, bisita gidatuak egingo dira, egoitzen berezitasunak hobeto ulertze aldera. Besteak beste, baselizak, eraldatutako udaletxeak, nekropoliak eta garaiak erakutsiko dira urrian zehar. Gerediaga Elkarteak eta Urkiola Landa Garapenerako Alkarteak koordinaturik, ondareaz gozatzeko lehendabiziko parada Garaiko Momoitioko San Juan nekropolia izango da. Iñaki Garciaren eskutik bisitaldi gidatua eta hitzaldia egingo da urriaren 6ean, 12.00etan, gaztelaniaz. Bisita askok duten leku kopuru mugatua dela-eta, aurretik erreserbatzea gomendatzen da 686613537 telefono zenbakian edo ejardunaldiak@gmail.com helbidean. Ekintza guztiak doakoak dira.

Badira bost bat urte Durangaldeak jardunaldi hauetan eskualde moduan parte hartzen duela, eta harrera ona izan dutela nabarmentzen dute Gerediaga Elkartetik: «Orokorrean oso ondo joan dira, jende asko etortzen da, Bilbo ingurukoa, batez ere». Gerediagak bisitaz gain, toki bakoitzean egingo den ekintza ezberdina nabarmentzen du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo