GARA > Idatzia > Kultura> Zinema

gomendatuak | 61 DONOSTIA ZINEMALDIA

«L’image manquante»

19:30, Antiguo Berri 7 eta 23:00, Victoria Eugenia

p044_f03.jpg

 

Rithy Panh zuzendaria Phnom Penhen (Kanbodia) jaio eta Khmer Gorrien biktima izan zen. Urte luzez ibili da galdutako irudi baten bila: Kanbodiako gobernuan zeuden Khmer Gorriek 1975. eta 1979. urteen artean eginiko argazki baten atzetik: «Irudi bat bakarrik ezin daiteke izan genozidio baten froga, baina pentsatzera eta gogoeta egitera behartzen gaitu, Historia erregistratzera». Alferrik bilatu duela aipatzen du zuzendariak, fitxategietan, paper zaharren artean, Kanbodiako herrixketan bilatu ostean. Irudi horrek galduta behar duela konbentzituta, sortu egin du. Horren emaitza da “L'image manquante”. Filmak Canneseko jaialdiko azken edizioko Un Certain Regard saria irabazi zuen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo