GARA > Idatzia > Kultura

ERAKUSKETA

Joan Mari Irigoienen liburu azalen erakusketa egingo da Altzan

Joan Mari Irigoienen jaioterrian, Altzan, bere ia 40 urteko ibilbide literarioa dela-eta, bere liburuei anaia Imanolek egindako ilustrazioen erakusketa izango da Tomaseneko aretoan, gaurtik larunbatera arte. «Garbi dut ez nintzatekeela behin ere ilustrazio munduan ari izango, baldin eta anaia idazlea izan ez balitz: anaia idazle izateak bihurtu nau ilustratzaile. Txiripa hutsa, beraz», azaltzen du Imanol Irigoienek. Gainera, gaur 19.30ean, Xabier Mendiguren Elizegik hitzaldia eskainiko du, «Ibilaldi bat Joan Mari Irigoienen obran barrena» izenburupean.  

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo