GARA > Idatzia > Euskal Herria

Zuberoa eta Nafarroa Behereko gazte dinamika Erratzun

GARA | BAIONA

Larunbaterako antolatu duten Jaiki Egunaren baitan, Nafarroa Behereko eta Zuberoako gazteek Erratzurainoko bidea eginen dute Baigorritik abiatuta. Nafarroa Garaiko herrian gosaldu ostean, Ernaiko kideek beren erakundea aurkeztuko diete. Segidan, mendiz ekingo diote itzulerari, Izpegin piknika egiteko tartea hartuta.

Arratsaldean musika emanaldiak izango dira jaun eta jabe Anhauzen. Lehenik, 17.00 goiti, Arnas, Ilunabarra, Su Etena eta Greg taldeekin eta, ondoren, 22.00etan, Mitosia eta Norte Apache.

Bi lurraldeetako gazte dinamikak umoretsu deitu ditu gazte oro, eta bereziki ezkerreko abertzaleak, ekimenetan parte hartzera: «Jeiki jeiki, mugi ipurdi ta haugi!!! Makila bizkarrean eta motxila eskuan!».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo