GARA > Idatzia > Euskal Herria

Udalbiltzak bilera txanda hasi du LOMCEri herri gisa aurre egiteko

Euskal Herriko Udal eta Hautetsien Biltzarraren aburuz, hezkuntza «nazio zutabe bat» da, eta beraz, kezkaz hartzen du Gobernu espainolak etzi onartuko duen LOMCE. «Garai interesgarria» ere izan daitekeela ikusten du, «herri gisa erantzuteko, eta batez ere, aritzeko». Horregatik, larunbatean Bilbon izanen da, «gure hezkuntza» eraikitzearen aldeko manifestazioan.

p011_f01.jpg

Maider IANTZI | DONOSTIA

Ikastolen Elkartearekin egindako batzarra izan da Udalbiltzak hezkuntza eragileekin abiatu duen bilera txandan lehendabizikoa. Donostiako Ikastolen Etxean elkartu ziren atzo Mertxe Aizpurua udal eta hautetsien biltzarreko lehendakaria, Xanti Kiroga zuzendaria eta Koldo Tellitu ikastolen elkarteko lehendakaria. Bi aldeek nabarmendu zuten topaketa hauek «berreskuratzearen» garrantzia, Gobernu espainolaren «erasoaren» aurrean herri harresia osatzeko ahalik eta eragile gehienekin, eta Euskal Herriko hezkuntza sistema eraikitzeko.

Bide horretan, 2003an bi antolakunde hauek, Sortzen Ikasbatuaz-ekin batera, bultzatzen hasi ziren euskal curriculuma «gakoa eta ezinbesteko tresna» dela nabarmendu zuen Tellituk. «Lehentasunezko gai» hau izan zuten hizpide, etzi Kongresu espainolak onartuko duen LOMCE Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko Lege Organikoaz eta aurrera begirako estrategia bateratuaz gain.

LOMCEren eraginak

«Hezkuntza legearen aurrean kezka handia dugu Udalbiltza bezala, eta uste dugu datorren eraso honi aurre egin behar diogula herri gisa erantzun bateratu bat emanez», adierazi zion GARAri Aizpuruak. Hori dela-eta, hezkuntza arloan lan egiten duten hainbat eragilerekin bilera sorta bat hasi dute aste honetan, guztien artean erantzun komun bat eman dezaketen ikusteko.

Hezkuntza herri baten zutabe nagusietako bat dela jabetzen dira, eta horregatik daude hain kezkatuta egoerarekin eta Wert ministroak sustatutako legeak izanen dituen eraginekin. Izan ere, Gobernu espainolak, «tokiko erakundeen lege erreforman bezala, hezkuntza arloan ere inposaketa burutu nahi» duela ikusten du Udalbiltzak. «Ez ditu Hego Euskal Herriaren ezaugarriak aintzat hartuko, eta Espainiaren ikuspegi uniformea ezarri nahi du. Gainera, Hego Euskal Herriko eskumenak asko baldintzatu nahi ditu, tokian tokiko gobernuen ahalmena murriztuz», agertu zuen Mertxe Aizpuruak.

«Horrelako eraso baten aurrean pauso berezi bat eman behar» dela iritzita, beraiek ere larunbatean Bilbon egonen dira, «Euskal Herrian gure hezkuntza eraiki! LOMCE ez! Inposaketei ez!» leloarekin eginen den manifestazioan.

Aitzinetik, sindikatuekin, Sortzen Ikasbatuaz-ekin eta bertze eragileekin batzeko asmoa dute, Euskal Herria aintzat hartzen duten instituzio eta eragileek elkar aitortzea, elkarrekin lan egin eta bat egitea funtsezkotzat jotzen dutelako. Lakuako Gobernuak hezkuntzako eragile batzuk bilduko ditu bihar EAEko balizko lege berriaz mintzatzen hasteko, eta topaketa horietan elkarteon lana kontuan hartzeko eskatzen du Udalbiltzak.

Nazio esparruko eragileak

Koldo Telliturentzat ere garrantzitsua izan zen atzoko bilera. Denbora da Ikastolen Elkartea Udalbiltzarekin lankidetzan ibili dela, eta gainera, bereziki estimatu duen lankidetza izan da euskal curriculumaren ingurukoa. Beraz, hagitz interesgarria deritzo lan horretan jarraitzeari.

Urrats bat eginen dute larunbat honetan Bilbon, LOMCEren aurkako eta Euskal Herriko hezkuntza sistemaren aldeko manifestazioan. Bide horretan, Tellituk azaldu zuenez, «zenbat eta eragile gehiago bildu lanerako, orduan eta hobeto. Bereziki, nola ez, Euskal Herria esparru moduan duten eragileak, Udalbiltza eta gu bezala».

Argi ikusten du Ikastolen Elkarteak LOMCEk «gure hezkuntza sistema errotik puskatzen duela» eta horren aurrean harresi bat lortu behar dela herri moduan.

BILBOKO HITZORDUA

Euskal Herriko hezkuntza eragile gehienek Gobernu espainolaren hezkuntza erreformari ezezko borobila eman diote, eta manifestazioa antolatu dute larunbaterako Bizkaiko hiriburuan gure hezkuntza sistemaren alde.

LAKUAREN BILERAK

Lakuako Gobernuak ere hezkuntzako eragile batzuk bilduko ditu bihar EAEko balizko lege berriaz mintzatzen hasteko, eta topaketa horietan elkarteon lana kontuan hartzeko eskatzen du Udalbiltzak.

EH Bildu plantea un pleno especial en la Cámara de Gasteiz

El grupo parlamentario de EH Bildu en la Cámara de Gasteiz solicitó ayer la celebración de un pleno monográfico sobre educación para «debatir y poner las bases para hacer frente a la Lomce».

En rueda de prensa, Belén Arrondo, Juanjo Agirrezabala y Rebeka Ubera explicaron que esa sesión plenaria debe servir para «debatir, consensuar y definir las bases y las líneas de trabajo para hacer frente» a la polémica normativa que será aprobada esta misma semana en el Congreso español.

«La Lomce no responde ni a la realidad ni a la necesidades del sistema educativo vasco», destacaron los representantes de la coalición. Ion SALGADO

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo