GARA > Idatzia > Kultura

BESTE EMANALDI BAT

Barricadaren azken kontzerturako sarrerak agortu dira

Barricada talde nafarrak bere 30 urteko ibilbideari agur esateko azaroaren 23an Iruñeko Anaitasuna aretoan eskainiko duen kontzerturako sarrerak salgai jarri eta lau ordura agortu ziren. Sarrerarik gabe gelditu diren jarraitzaileen nahia asetzeko, azaroaren 22an leku berean beste kontzertu bat eskaintzea erabaki dute. Emanaldi honetarako sarrerak urriaren 15ean jarriko dira salgai bai ohiko saltokietan, bai Internet bidez zein 902 15 00 25 telefonora deituta.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo