EUSKAL KLASIKOAK
Labayru ikastegiak «Garoa» eta «Firi-firi» berrargitaratu ditu
Labayru Ikastegiak XX. mendeko bi idazle klasikoren idazlanak berrargitaratu ditu testuak eguneratuz: Txomin Agirreren «Garoa» eta Pablo Zamarriparen «Firi-firi». Bi liburuak Sutondoan bildumaren parte dira, euskal literatura klasikoa zein gaurkotua irakurleen eskura jartzeko bideratuta dagoena. «Garoa» eleberriak baserri giroko bizimodua deskribatzen du eta «Firi-firi» lanak, berriz, egunkariko artikuluak biltzen ditu.