GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

sokatira

Inoiz baino talde gehiagorekin abiatuko da Lauko Txapelketa

J.L.

Inoiz baino talde gehiagorekin jokatuko da aurtengo Lauko Euskal Herriko Txapelketa. Orain arte ez bezala, pisu bakoitzeko jardunaldia osatzeko bi egun beharko dira. Tartean talde berriak ere badaude, eta sokatirarentzat guzti hau oso berri ona da, txapelketa honetan arituko direnak gero zortzikoan ere arituko baitira.

Nabarnizen abiatuko da txapelketa gaur 17.00etan, eta bihar 11.30ean Muruetan izango du jarraipena. 320 kilokoaren lehen fasea izango da gaur eta bihar jokatuko dena. Gaur A eta B multzoa osatzen duten taldeek jokatuko dute.

Honako hauek izango dira A multzoan nor baino nor arituko diren taldeak: Sokarri C, Murueta A, Ñapurrak A, Urruña eta Ibarra C. B multzoa, berriz, honako hauek osatuko dute: Sokarri A, Ibarra A, Agurain, Zuraide B eta Nabarniz.

Bihar, berriz, C eta D multzoak osatzen dituzten taldeen txanda izango da. C multzoan, Iparralde A, Nabarniz A, Abadiño, Apurtuarte, Baigorri eta 6 Conceyos lehiatuko dira.

D multzoan, berriz, Sokarri B, Murueta B, Urruña B, Iparralde B, Ibarra B eta Lagun Onak neurtuko dira. Bi jardunaldi jokatu ostean sei onenek jokatuko dute finala azaroaren 23an Aiako pilotalekuan.

Behin 320koa amaitutakoan, jokatuko dira 300ekoa, mutilen kasuan, eta 260koa, nesken kasuan. Txapelketa guztia abenduaren 21ean Ibarran jokatuko diren azken finalekin bukatuko da, eta Gabonak pasatu ostean jokatuko da Zortziko Euskal Herriko Txapelketa.

Nafarroako Zortziko Txapelketa ere ari da jokatzen. Gaur, 18.00etan, Berriozarren izango dira mutiletan 640 kilokoan eta nesketan 375eko azkeneko jardunaldiak, pilotaleku berrian. Mutiletan, Berriozar, Txantrea eta Amaiur lehiatuko dira. Nesketan, Berriozar, Txantrea eta Basaburua-Imotz ari dira lehiatzen. Emakumezkoen talde bakoitzak sei tiralari izan beharko ditu.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo